sábado, 17 de marzo de 2012

Harrapazank eskenatokia!!!

Gaur, martxoak 17 eta bihar martxoak 18. Bilborock aretoan 19etan. Gure eskolako eta beste eskola batzuetako ikasleak, Harrapazank eskenatokia!!! sailkapen galetan egongo dira parte hartzen.
Beraien, dantza, antzerki, abesti, etab...erakusten. Bertara joatea animatzen dizuet, nork daki gure ikasturte bukaerako ikuskizunerako ideia ezberdinak hartu genitzake eta.

Gala hauetan parte hartuko duten gazte ikasle batzuen entseguen bideoa uzten dizuet.


Harrapazank (ikuskizun artistikoak eta euskara ustartzen dituen ekimena).


miércoles, 14 de marzo de 2012

Bazen behin...

Zea Mays talde Bilbotarraren "Negua joan da ta", abestia ildotzat hartuta, batetik, udaberriari ongi etorria ematear gaudelako ta bestetik, letrak dioenak gurearekin baduelako zerikusirik, (beldur eszenikoa duela, aspaldi antzeztu gabeko antzezlana delako). Guk, beldur eszenikoak alde batera utzi eta letra abiapuntutzat hartuta, ipuina asmatuko dugu, bakoitzak zati bat asmatu eta joan txandaka sartzen, aurrekoak utzitakoari jarraipena emanez. Ea zer ateratzen den guzti horretatik!!!


Storify- n Bazen behin estekaren barne, kipuli izeneko dokumentuan dago gidoiaren hasiera.

Inspirazio iturri bezala, hona hemen aipatutako talde bilbotarraren bideo klipa, disfrutatu!!!


Dantzak nola ikasi

Hona hemen dantza erraz bat ikasteko proposamena, kasu honetan, ordenagailuari adi adi begiratu eta, jarri oinak dantzan!!!

Berpizkunde garaiko dantza bat da, honako proposamen hau.