jueves, 3 de mayo de 2012

Geratu gabe

Gora eta behera, eskolako leku ezberdinetatik ibiliko gara gorputza astinduaz eta ezpainak mugituaz aukeratutako gure gustoko kantua dantzatuz ta kantatuz.
Arreta mantendu, zaindu zuen lekuak, eta agertu beharreko uneak errespetatu!!!
Ederra izango da, bai horixe!!!

Google presentation

Storify tutoriala


Gure gidoiak idazteko erabiliko dugu Storify, hori dela eta honen erabilera errazaren azalpen labur uzten dizuet erabiltzen ikasteko. Animo!!!

miércoles, 2 de mayo de 2012

Kontu kontari

Kirmen Uribe idazlearen "Urrezko eraztuna"  ipuina uzten dizuet entzungai. Zuek ere berdina egin zenezakete; gustoko ipuin bat hartu (beti ere laburra) eta grabaketa osatu, musika eta guzti jarriaz.



Jaialdiaren egituraketa

Ondorengo eskeman ikusten dugu, jaialdia borobiltzeko dauden eginbeharrak, orain lan taldetan banatzea falta zaigu.

Mapa Kontzeptuala

martes, 1 de mayo de 2012

Bagoaz, baina ez agurrik esan gabe.

Bagoaz, baina ez agurrik esan gabe. 6. mailako ikasle guztion izenean, ikasturte bukaeran egingo dugun jaialdiaren berri eman nahi dizuegu.

prezi

jueves, 12 de abril de 2012

Patata tortila sketcha




Zer iruditzen banaka zein taldeka, sketchak grabatzen baditugu?, asmatu istorio txiki bat, eta ondoren denon artean gehien gustatzen zaizkigunekin geratuko gara, jaialdira begira lantzeko. Adibide bezala, hona hemen patata tortila izeneko sketcha, ikusten duzuen bezala, guztiz subrealista eta absurdoa, eta gure bloga kipuli deitzen dela ta, kipularik gabeko patata tortila nola egin modu xelebre batean kontatzen da. Horretarako, mugikorrarekin grabatu bideoa ta ondoren windows movie maker programarekin egin muntaia.
Animo eta lanera!!!

sábado, 17 de marzo de 2012

Harrapazank eskenatokia!!!

Gaur, martxoak 17 eta bihar martxoak 18. Bilborock aretoan 19etan. Gure eskolako eta beste eskola batzuetako ikasleak, Harrapazank eskenatokia!!! sailkapen galetan egongo dira parte hartzen.
Beraien, dantza, antzerki, abesti, etab...erakusten. Bertara joatea animatzen dizuet, nork daki gure ikasturte bukaerako ikuskizunerako ideia ezberdinak hartu genitzake eta.

Gala hauetan parte hartuko duten gazte ikasle batzuen entseguen bideoa uzten dizuet.


Harrapazank (ikuskizun artistikoak eta euskara ustartzen dituen ekimena).


miércoles, 14 de marzo de 2012

Bazen behin...

Zea Mays talde Bilbotarraren "Negua joan da ta", abestia ildotzat hartuta, batetik, udaberriari ongi etorria ematear gaudelako ta bestetik, letrak dioenak gurearekin baduelako zerikusirik, (beldur eszenikoa duela, aspaldi antzeztu gabeko antzezlana delako). Guk, beldur eszenikoak alde batera utzi eta letra abiapuntutzat hartuta, ipuina asmatuko dugu, bakoitzak zati bat asmatu eta joan txandaka sartzen, aurrekoak utzitakoari jarraipena emanez. Ea zer ateratzen den guzti horretatik!!!


Storify- n Bazen behin estekaren barne, kipuli izeneko dokumentuan dago gidoiaren hasiera.

Inspirazio iturri bezala, hona hemen aipatutako talde bilbotarraren bideo klipa, disfrutatu!!!


Dantzak nola ikasi

Hona hemen dantza erraz bat ikasteko proposamena, kasu honetan, ordenagailuari adi adi begiratu eta, jarri oinak dantzan!!!

Berpizkunde garaiko dantza bat da, honako proposamen hau.


miércoles, 1 de febrero de 2012